XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herria eta hiria Herri eta hirien arteko ezberdintasuna hedadura eta biztanle kopuruan datza.

Hiria definitzen duen ezaugarri nagusia 10.000 baino gehiagoko biztanlegoa izatea da.

Honez gain, hiriak arlo ezberdinetan, ekonomian, kulturan zuzenbidean etab., betetzen dituen funtzioak ere hartu behar dira kontutan.

Herriek askoz ere biztanlego murritzagoa dute, eta batzutan oso bizilagun gutxiko herriskak izan daitezke.

Euskal Herrian baserritarrek mendian sakabanatuak eraiki zituzten beren etxeak, honen ondorioz, basetxe asko ikus dezakegu gure lurraldeetan zehar barreiaturik.

Populaketa zabaldua eta bildua Populaketa zabaldua diogunean despopulatutako eta elkarren artetik bakartutako etxebizitzetaz ari gara.

Aitzitik populaketa bildua esatean oso populatutako aldeetaz eta multzotan batutako etxebizitzetaz ari gara.

Populaketa moetarik arruntena bildua edo kontzentratua da, herriak, herriskak edo hiriak osatuz.

Euskal Herrian, bestalde, mendian sakabanatutako basetxeak lirateke populaketa zabalduaren adibide argia.

Ariketak 1. Zeintzu dira hiriaren ezaugarri nagusiak?. Eta herriarenak?.

2. Zeintzu dira populaketa bilduaren ezaugarriak?.

3. Zein da populaketa zabalduaren adibide tipikoa Euskal Herrian?.